XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bai eta ez. - Nola? - Ortizen tonueran kontrarietatea agertu zen.

- Gastonekin zori hobeagorik izan dugu.

Haren atzetik bidalitako gizona, konfidantza osokoa bera, etorri da.

Hemen duzu, paper honetan, norekin, non eta noiz izan dituen harremanak.

Zuk aztertuko dituzu datuok.

- Eta Eneko-ri buruz?. - Hori besterik da. Haren atzetik bidalitako gizona hil egin zuten Miranda-n.

- Hil?... Eta, nork hil zuen?. - Ez dakit.

Karlistak jabetu ziren herriaz, eta nahiz eta orain berriro gureak han egon, hilketa batzu gertatu ziren.

Batzu fusilatuak izan ziren, Zumalakarregiren aginduz, espioiak zirelakoaren salakuntzaz.

Nik bidalitako gizona, kalean agertu zen hilik.

Une batez, Ortiz pentsati geratu zen.

- Zer egingo dugu ba!.

Dena den, Eneko berriro hemen dago, ostatuan.

Jarri ezazu beste bat haren zelatan.

A!. Eta Gaston ere segitua izan behar du.

- Bai, horretan ari gara.

Beste gizon bat bidali dut Tutera-ra, zeregin hori bete dezan.

Ortiz kapitaina desanimaturik irten zen etxe hartatik.

Kanpoan ez zen orain euririk, baina hotza handiagoa zela iruditu zitzaion.

Urrats batzu eman eta ur putzu bat zeharkatu zuen.

Arratoi batek kalea gurutzatu zuen.

Zer egin?. Lurrera begira zihoan, pentsati.

Kalearen amaieran ezkerretara egin zuen, ostaturantz.

Eta adimenean argia piztu zitzaion.

Hori!. Arratoiekin egiten den bezala jardungo zuen? Tranpa bat jarriko zion.